Berakolanek ahalbide guztiak jarri ditu nominen kudeaketako arloa sendotzen. Gure profesionalek banan-banan kudeatzen dute bezero bakoitzarekikoa; horrela, ezinbesteko segurtasuna eta lasaitasuna eskaintzen ditugu.
BERAKOLANek aholkularitza-zerbitzua ematen du edozein motatako kontratugintza arruntetan. Lan-kontratu mugagabeak, egiturazko kontratuak, prestakuntza-kontratuak nahiz beste motatakoak. Egon litezkeen hobariak kontuan hartu, eta gauzatu beharreko irtenbiderik egokiena bilatzen dugu.
Bazkideen, administratzaileen eta goi-karguen arazoak, Gizarte Segurantzako erregimen bat edo bestean kokatzeari dagokionez.
Abokatu bidezko laguntza juridikoa, enpresaren eta langileen arteko lan-harremanetatik eratorritako xehetasun guztiei buruz.
BERAKOLANetik zure esanera jarriko dugu gure esperientzia, lanpostuen birmoldaketak berregituratzeak barne edota kaleratze kolektiboak dakartzaten zati bateko nahiz erabateko ixteak negoziatzeko, plangintza egiteko eta gauzatzeko.
Enplegu-Erregulazioko Espedienteei buruzko aholkularitza eskaini eta izapideak egiten ditugu, horien garapen-aldi guztietan.
Laneko Ikuskatzailetzaren aurrean agertzen gara; eskatutako agiri guztiak prestatzen ditugu horretarako, eta prozesu osoaren jarraipena egiten dugu.
BERAKOLANek laguntza estrategikoa eskaintzen du negoziazio kolektiboan, gure bezeroen eta beren langile nahiz ordezkarien artean gogo-beteko akordioak lortzeko xedez.
Aholkularitza eskaintzen du enpresetako langileen ordezkaritzarako hauteskunde sindikaletako prozesuetan.
Berakolanek lan-gaiei buruzko legezko auditoretzak egiten ditu; horretarako, laneko eta Gizarte Segurantzako betebeharren betetze-mailaren azterketa zehatzak gauzatzen ditu.
© 2012 BERAKOLAN eskubide guztiak bere esku